Igande honetan, abenduak 15,
Nekazari eta Abeltzaintza Azokaren 26. edizioa izango dute Leioan. Horrenbestez, 10:00etatik 15:00etara, Euskal Herriko hainbat toki desberdinetik etorritako dozenaka ekoizleren produktuak egongo dira ikusgai eta dastagai. Tantaz Tanta Leioak ere bere tokia izango du, inguruko baserrirarrek emandako produktuekin. "Ateratzen dugun dirua preso eta iheslari politikoentzat da. Horregatik animatu eta etorri etxerako behar dituzun fruta, barazki, arrautza eta zizak gure postura erostera", azaldu dute Facebook sare sozialaren bidez. Horretaz gain, eguna borobiltzeko, udazkeneko bazkari goxo-goxoa antolatu dute Kurkudi herriko tabernan. Txartelak bertan salgai daude, 20 eurotan. Pagoa Zulueta Vazquez azaroaren 24an kaleratu ostean, Leioako preso politikorik ez dago Espainia edo Frantziako kartzeletan. Iheslariak, ordea, bai; Euskal Herritik kanpo. Gogoratu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak esku artean daukala jada
Zuluetari irten zen egunean Leioan egindako harreraren espedientea. Argazkian, Pagoa Zulueta azaroaren 24an, ukabila jasoz.