Sopelako Udalak presoen senideei eman nahi dien laguntzaren kontra jo du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 12a, 18:33

Sopelako Udal Gobernuak joan den ostegunean ezagutzera eman zuen 2014rako eratutako aurrekontu-proposamena, baita oposizioko alderdiei aurkeztu zaiela jakinarazi ere. Bada, atzokoan, "preso dauden terroristen familiarren gastuetarako", Bilduk, 8.000 euro bideratu nahi dituela salatu zuen, prentsa-ohar bidez, Berta Rodriguez PPren zinegotzi bakarrak. Gaineratu zuenez, Alderdi Popularrak Estatuko Abokatutzari eskatuko dio aipatu "erabaki politikoaren" kontrako helegitea jartzea, "edozein oinarri etikoren kontrakoa delako eta ez datorrelako legalitatearekin bat". Rodriguezen arabera, "Bildu sopeloztar guztien diruaz baliatzen da terroristen ingurukoak gogobetetzeko". Aurreratu zuenez, aurrekontu-proposamenaren kontrako botoa emango du Sopelako PPk, abenduaren 17ko udal osoko bilkuran. Argazkian, Berta Rodriguez PPren zinegotzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun