Halere, Anabel Landarentzat kiroldegia erabat praktikoa da, “erabilera izanez jaiotzen delako”. Gainera, "ondoko herrietan horrelako kantxak alokatzen zituzten auzotarrek” ere onura atera ahal izango diotela uste du Berangoko alkateak. Izan ere, laster Udala berangoztarrengana joko du, jokalekua alokatzeko beharrezkoak diren pausuen berri emateko.
Instalazioek 1.000 metro koadro dute. Tartean bada eskalada-murru txiki bat ere, umeek eskalada praktikatu ahal izateko. Halere, espaziorik nagusiena balio anizdun kantxa da, areto-futbola, saskibaloia edo boleibola praktikatzeko. Moteltze-efektua duen goma malguko kirol lurra dauka, -44x23 metrokoa-, eta 200 pertsona inguruko edukiera duen harmaila. Horretaz gain, lau aldagela talde ditu, bakoitza bere komunekin, eta beste bi banakakoak. Azken horiekepaileek erabili ahal izango dituzte. Gainera, publikoarentzako bi komun eta biltegi bat egongo dira.
Azpiegitura honek Berango Futbol Taldeko zelaiaren sarbidea ahalbidetuko du, zelaiarekin zuzenean lotuta egongo delako. Gainera, kirol instalazioak "gune estrategikoak" batuko ditu, Udal Gobernuaren aburuz, "Iturriaga zelaitik eta Berango-Merana ikastetxetik hurbil dagoelako".
Era berean, Karabiganeko zonalde horretako ingurunea berrantolatuko da, aparkalekua berriztu baita, aurretik zeuden aparkatzeko lekuak mantenduz, Udalak zabaldutakoaren arabera.