Getxoko Udalak antolatutako
Auzoz-Auzo "partaidetzarako" ekimena, gaur, ostiralean, abenduak 13, Negurira eta Algortara helduko da, herritarrek beren iritziak eta iradokizunak etxeko gutunontzietan sartutako triptikoan dagoen ebakian idatzita sartu ditzaten. Horretarako, “Getxo Auzoz Auzo. Zure iritziak zure auzoa eraikitzen du” lelopean, Alango eta Martikoena kaleen arteko eta Basagoiti Etorbide zein Goiarzu kalearen arteko gurutze-bideetan bi postontzi gorri jarri dituzte eta, toki horietan, abenduaren 27ra arte egongo dira. Horixe, Alango plazan asteartean eta asteazkenean, abenduaren 17an eta 18an, lehenengo egunean 10:00etatik 14:00etara eta bigarrenean soilik goizez jarriko duten karpan ere entregatu ahal izango dute herritarrek. Karpa Neguriko metro geltokiaren kanpoan ere jarriko dute, baina abenduaren 19 eta 20an (10:00etatik 14:00etara eta bigarrenean soilik goizez). Argazkian, azaroaren 5ean aurkeztu zuen egitasmoa Imanol Landa alkateak / © Getxoko Udala.