Hurrengo bi ostiraletan gau osoan ibiliko da metroa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 13a, 11:06

Gaur, abenduak 13, eta datorren ostiralean, abenduak 20, gau osoan ibiliko dira trenak, Metro Bilbao garraio enpresak jakinarazi duenez. "Ekimenarekin Gabonen aurreko egunetan lagun eta lankideekin elkartu ohi diren herritarren joan-etorriak erraztu" nahi dira, tokiko arduradunek azaldu dutenez. Izan ere, data hauetan ohikoak izaten dira enpresa edo koadrila bazkari zein bazkariak. "Zerbitzu horrekin ostiralean goizean goiz hasi eta igandeko 23:00ak arte izaten den garraio-eskari etengabea ase nahi da", gaineratu dute. Horrenbestez, Metro Bilbaok 65 orduko zerbitzu etengabea eskainiko du ostiral goizetik igande gauera arte. Argazkian, bidaiariak metro geltoki batean, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun