Okupazio Eguna egingo dute bihar Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 13a, 11:27

Larunbat honetan, hilak 14, Okupazio Eguna izango da Getxoko Txorimalo gaztetxean. Horrenbestez, 15:00etan bertso bazkaria egingo dute. Mahai inguruan batzen diren guztiek izango dute bertsoa abesteko aukera. Hori egiten dutenek bi "txupito" izango dituzte dohainik; eta irabazlearentzat afaria musu truk. Egitarauarekin jarraituz, 17:45ean argazki erraldoia egingo dute eta 18:15ean bideo emanaldia izango da. Ordu erdi beranduago, berriz, "Okupatwister" jolasean arituko dira. Azkenik, gauez, Disturbance, Hil Aiari eta Ukan taldeek emango dute kontzertua Txorimalo gaztetxean, 20:00etatik aurrera. Eta ondoren gaupasa egingo dute DJ Txorgaiztoren eskutik. Afaltzeko hanburgesak egongo dira eta "txupito" bereziak gau osoan zehar. Argazkian, hainbat ume Txorimalo gaztetxeko urteurrenetako bat ospatzeko jolasetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun