Bihartik aurrera tabernen ordutegia luzatuko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 13a, 12:20

Larunbat honetatik (abenduak 14) urtarrilaren 6ra arte, Getxoko Udalak ostalaritzako 2, 3 eta 4 taldeetako establezimenduen ordutegia "araudiak gehienez baimentzen duenera" zabalduko du, "alorreko jarduerari laguntzeko" helburuarekin. Ostalaritzako establezimenduen ixte ordutegiaren luzapena honako era honetakoa izango da: abenduaren 14ean, 20an, 21ean, 27an, 28an eta 31n, eta urtarrilaren 3an eta 4an (ostiralean, larunbatean edo jai bezperatan, eta urtearen azken eguna) bigarren taldeko lokalak (kafetegiak, tabernak eta abar) 04:30ak arte egon ahal izango dira zabalik; hirugarren taldekoek (pubak, klubak eta abar) 06:00etan itxi beharko dute eta laugarren taldekoek (diskotekak..) 08:00etan. Aipatutako denboraldiko gainontzeko egunetan ordutegia 03:00ak artekoa izango da bigarren taldekoentzat; 04:30ak arte hirugarren taldekoentzat eta 06:30era laugarren taldekoentzat. Ixteko ordutegia heltzen denean, establezimenduen barruan dauden pertsonek 30 minututan egin beharko dute alde, udal arduradunek zehaztu dutenez. Une horretatik aurrera, lokalen barruan egokitze eta garbiketa lanak egin beharko dituztenak baino ezin izango dira egon. Argazkian, parrandazalea gauaz gozatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun