Gabonetako erosketak herriko dendetan egitea sustatuko dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 13a, 20:49

Tokiko merkataritza sustatzeko lanari ekinez, Erandioko Udalak sentsibilizatze-kanpaina bat diseinatu du herriko dendetan kontsumitzea bultzatzeko, Gabonetako kanpaina hastear den honetan. Opari kutxa handi bat da “Erandioko dendak: ideiak dir-dir Gabonetan liluratzeko” kanpainaren ardatza. Abenduaren 27ra bitarteko ostiral guztietan erakusmahai bat jarriko dute kalean irudi horrekin, eta oparitarako herriko establezimenduen zerrenda biltzen duen merkataritza gida (pdf) banatuko dute edonor liluratzeko moduko menua daraman errezeta-liburuxkarekin (pdf) batera. Aukeratutako errezetak Hasierako Lanbide Prestakuntzako Erandioko Programako irakasleen eskutik jaso dituzte. Argazkian, Erandioko udal arduradunak eta saltokietako ordezkariak gaurko aurkezpenean / © Erandioko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun