Astearte honetan, abenduak 17, Leioako EH Bildu koalizioak antolatutako hitzaldian parte hartuko du Laura Mintegi Lakarra Lizarran jaio eta Algortan lekututako idazle, irakasle, kazetari eta legebiltzarkideak. Solasaldian jorratuko duten gaia aurrekontuak izango dira, 19:30etik aurrera, Errekalde plazako Nagusien Etxean. Mintegirekin batera, Leioako EH Bilduren zinegotziek parte hartuko dute hitzaldian. Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1955eko urriaren 26a) euskal idazlea, irakaslea eta politikaria da. Jaiotzez nafarra izanagatik, txikitatik Bizkaian bizi da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo). 2012an Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakarigai izan zen, 2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde haietan bigarren atera zen Euskal Herria Bildu koalizioaren aldetik. Argazkian, Laura Mintegi Lakarra / cc-by-sa
Euskal Herria Bildu.