Nolanahi ere, gero eta gehiago dira irudimenaz eta originaltasunaz jantzita datozen aldarrikapen-ekintzak, kolore berri bat eman diotenak protestari. Eta ekitaldi horiek zerbait lortzen badute da jendartearen arreta deitzea eta zabaldu nahi duten mezua jendearengana ailegatzea, protestaren karakterizazioaren gainetik, modu horretan eztabaida sortuz herritarron artean.
Herritarrongandik urruti dauden agintarien antipodetan mugitzen diren herritarrak daude, eta beraien proposamena da: sosa handiko makroproiektuen aurrean: irudimena; zigorraren aurrean: konpromisoa; demokrazia deskafeinatuaren aurrean: herri mugimendua…
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.