Zehazkiago, mendetasuna prebenitzeko eta autonomia sustatzeko jarduerak antolatuko dira. Horretaz gain, esku-hartzeak gauzatuko dira zaintzen jarraipena bermatzeko eta pertsona bizi izan den ingurunean gera dadin ahalbidetzeko. "Jarduera-protokolo horrek pixkanaka beste kolektibo batzuek egingo dituzten baterako ekintza koordinatuen oinarriak ezarri ditu. Horren guztiaren helburua honako gizatalde hauen premiei hobeto erantzutea da: ezintasunak dituzten osasun mentaleko arazodun pertsonak; babesgabezia egoeran egoteko arriskua duten adingabeak edo portaera-arazoak dituztenak; gizarte-bazterkeria eta babesgabezia egoeran erortzeko arriskua duten pertsonak eta abar", azaldu dute Osakidetzaren iturriek.
Protokoloa aurkezteko ekitaldian tartean sarturiko eragile guztiak bildu dira; Osasun Saila, Osakidetza, Gizarte Zerbitzuak eta eskualdeko 24 udalerriak, eta azpimarratu dute, "erakundeen arteko baterako koordinazio- eta jardun-ekintza horiek sortzeko eta biderkatzeko, sentikortasuna, konpromisoa eta borondate politikoa" behar dela, pertsonen premia soziosanitarioei erantzunak emateko helburuarekin.