Gaurkoa izan da Estatu Arabiarren Kontseiluak Eusko Autonomi Erkidegora egin duen lehenengo bisita. Gaur goizeko bilera baino lehen, beste 57 batzar izan ditu Urkullu lehendakariak kontinente guztietako hainbat enbaxadorerekin, eta Uruguaiko presidenteak eta Peruko lehenengo ministroak EAEra bidai ofizialak egin dituzte, Eusko Jaurlaritzako iturriek gogoratu dutenez.
Liga Arabiarraren enbaxadoreak bihar ere Euskal Herrian izango dira, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea lagunduko dituela. Besteak beste, gaur arratsean Bilboko toki ordezkariekin izan dira. Confebask enpresarien elkargoarekin , merkataritza ganberarekin edo Aztirekin ere biltzekoak dira.
Ekonomiari dagokionez, 2012. urtean euskal enpresen esportazioak Liga Arabiarra 982 milioi eurokoak izan ziren, EAEren esportazio guztien %4,68 hain zuzen. Gainera, azken urteetan gero eta harreman komertzial sendoagoak izaten ari dira Euskal Autonomi Erkidego eta herri arabiarren artean. Adibidez, gora doaz Saudi Arabiara eta Arabiar Emirerri Batuetara egindako esportazioak baita Iraketik etorritako inportazioak ere.
Arabiar Estatuen Ligako Kontseilua osatzen duten herrialdeek honako hauek dira: Aljeria, Palestina, Arabiar Emirerri Batuak, Egipto, Mauritania, Yemen, Sudan, Libia, Libano, Irak, Qatar, Kuwait, Saudi Arabia, Jordania, Oman, Tunisia eta Maroko. Enbaxadoreez gain Estatu Arabiarretako Ligako hainbat ordezkari ere izan da bileran.