Getxo rugby taldeak arerio "oso gogorra" izango du Espainiako Koparen final laurdenetan. Klubak zabaldu duenez, VRAC Quesos Entrepinares izango da bere lehenengo aurkaria. Gainera, Valladolideko Pepe Rojo zelaian jokatu beharko dute lehiaketan aurrera jarraitzeko aukera, partida bakarrera. Zirt edo zart egiteko eguna urtarrilaren 12a izango da. Ohorezko Ligaren lehenengo buelta amaitzean ezarri ziren Koparako bikoteak. Pasa den larunbatean Complutense Cisnerosen kontra 23 eta 25 galdu ostean Getxo rugby taldea zazpigarren sailkatu denez Ligako bigarrenaren aurka dagokio, Valladolideko talde urdina, alegia. Valladolidekoa "sasoian dauden taldeetariko bat" dela azpimarratu dute Fadurakoek, urdinek "titulu guztiak irabazteko" faboritoak direlakoan. Beste finalaurrekoak honako hauek izango dira: Bathco Rugby (1) eta Bizkaia Gernika (8); Hermi El Salvador (3) eta Complutense Cisneros (6); eta Atletico de Madrid (4) eta Ampo Ordizia (5). Argazkian, bi taldeak lehian artxiboko irudian / © Getxo rugby taldea.