Erretzeari uzteko ikastaroa emango diete 60 urtetik gorakoei Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 17a, 14:53

Getxoko Udalak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du, udalerriko 60 urtetik gorako lagunentzat. Ikastaroa Itzubaltzeta / Romoko Ibar Nagusien Etxean izango da urtarriletik aurrera eta 10 saio edukiko ditu, 10:00etatik 11:00etara bitarteko ordutegian. Interesatuek izen-ematea Nagusien Etxean bertan egin dezakete, Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakian. Informazio gehiago 944 660 150 telefono zenbakian eska daiteke. Ikastaroa doakoa izango da eta gehienez 20 lagunek hartu ahal izango dute parte. Argazkia: cc-by Josu Mendicute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun