Askartza eta Leioa Waterpoloko jokalari bana deitu dituzte Europako Jokoei begira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 17a, 15:29

Zorioneko dago waterpolo talde leioztarretako harrobia. Izan ere, Espainiako Igeriketa Federazioak Ainhoa Moreno (Leioa) eta Xabi Pérez (Askartza) jokalariak deitu ditu Baku 2015-eko (Azerbayan) hitzordua, hau da, European Games izenekoen lehenengo edizioa izango dena prestatzeko, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak jakinarazi duenez. Europa mailako Joko Olinpikoak bilakatu nahi dira horiek. Gazte kategoriako waterpolo talde batekin parte hartuko dute gorri-horiek Azebayaneko txapelketan; saskibaloian gertatu bezala, aipatu kategorian lehiatuko direlako estatuek. Antonio Aparicio prestatzaileak Moreno eta Perez sartu ditu zerrendan, bi urte iraungo dituen proiektuari hasiera emateko asmoz. Ostegun honetan bertan, Bartzelonako Errendimendu Handiko Zentroan daukate lehen geldialdia biek ala biek. Josu Barrenetxea entrenatzaile leioaztarra izango dute lagun lehendabiziko hitzordu horretan, abenduaren 23ra arte. Aurreneko aldia da EAEko jokalariak aurrez aukeratzen dituela Espainiako Igeriketa Selekzioak, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak nabarmendu duenez. Argazkian, Ainhoa Moreno Leioa Ask taldeak irabazitako gazte mailako txapelketa ospatzen iaz / © Bizkaia Bizkaialde Fundazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun