Pakea Bizkaia ONCEren biharko kupoietan azalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 17a, 15:56

Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektua izango da asteazken honetako ONCE Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalaren kupoiaren protagonista. Bost milioi eta erdi kupoik zabalduko dute ekimena. Basilio San Gabriel ONCEren EAEko lurralde ordezkariak eta Unai Basurko Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektuaren zuzendariak aurkeztu zuten joan den asteartean kupoia Getxoko Kirol Portuan. Lehiaketa ugaritan parte hartu ondoren, euren artean Velux 5 Oceans lehian podium-a lortu zuelarik (munduari itzulia, bakarrik eta geldialdi birekin), aintzatespen garrantzitsuak lortu ondoren, 2006ko Bela Sari Nazionala patroi ozeaniko onenari adibidez, eta milia asko nabigatu ondoren, itsasoaren egoerak kezkatuta, 2010ean Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektua martxan jartzea erabaki zuen Basurkok. Bere lehenengo helburua gizartea ingurumenari buruz kontzientziatzea da. Pakea Bizkaiak ere jaso ditu bere sariak, azken Bela Sari Nazionaletan, 2012 urteko Proiekturik Onena izendatu zuten. Argazkian, San Gabriel eta Basurko hilaren 10eko aurkezpenean / © 2013 Pakea Bizkaia

Pakea Bizkaiak bere ibilbidea hasi zuenetik, hiru espedizio egin ditu urrutiko helmuga geografikotara, Iparreko Lurmuturra (2010), Groenlandia-Ternua (2011) eta Antartida (2012-2013), ONCEren kupoirako aukeratutako irudia Kontinente Zurira egindako azken ibilbidean egin zen. Belaontzia lehorreratutakoan, Pakea Bizkaiaren Getxoko egoitza, ikasleek, gazteek eta nagusiek bisitatzen dute. Halaber eskifaia-kideak eta hezitzaileak Getxoko herrira hurbildu ezin diren zentroetara joaten dira. Espedizio bakoitzaren bideo didaktiko baten bitartez eta Pakea Bizkaia belaontziari egindako bisitaren bitartez, espedizioetako bizipenak; itsasoaren bioaniztasuna, kutsadura, bela nabigazioa, baita adiskidetasuna, elkarbizitza eta ingurumenari errespetua bezalako balioak ere zabaltzen dituzte.

35.000 euroko saria

ONCEren eguneroko kupoiak, 1,5 euroren truke, 35.000 euroko saria ematen dio 5 zenbakidun kupoiari. Gainera bezeroak aukera du 0,50 zentimo gehiagoren truke, seriea ere jokatzeko, eta 25 urtetan zehar 3.000 euro hilabetero irabazteko, beste 35.000 eurori gehitua. Baita 500 euroko saria izango dute ere, saritutako zenbakiaren aurreko eta ondorengo zenbakiek, eta 200, 20 eta 6 euroko sariak, azken lau, hiru eta bi zenbakiek hurrenez hurren; eta 1,5 euroko diru itzulketa, lehen eta azken zenbakiari.

ONCEren kupoia, erakundearen 20.000 saltzaileek ateratzen dute merkatura. beti bezala, Salmenta Terminalari Esker (TPV) bezeroak gehien gustatzen zaion zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren Jokoen web orri ofizialean ere eros daitezke: www.juegosonce.es
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun