Jostailuak eta eskola materiala batzen dabiltza Aterpe Leioa Gaztegunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 17a, 16:05

Gabonak direla eta, Aterpe Leioa Gazteguneak ekintza solidarioa jarri du martxan. Urtarrilaren 5era arte jostailu eta eskola materialen bilketa egingo dute Aldapabarrena kaleko lokalean. Material hori, Cáritas eta Kooperak jasoko dute Bizkaiko haur eta gazteen aldeko proiektu sozialen beharrak asetzeko. Beraz, egoera onean edozein eskola material edo jostailu (liburuak, arkatzak, bizikletak, puzzleak...) eraman daiteke Aldapabarrena kaleko 2. zenbakira, astelehenetan 16:30tik 20:30era eta ostegunetik igandera 16:30tik 22:00etara arte. Argazkian, hainbat neska-mutil Aterpe Leioa Gazteguneko solasaldi batean / cc-by-nc-sa Kultur Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun