Eusko Jaurlaritzaren 2012ko martxoaren 13ko dekretuaren bitartez, udalei ematen zaie eskumena, Gabon garaian, ostalaritzako ordutegia zabaldu ahal izateko. Gauzak horrela, urtarrilaren 6ra arte ordu bat beranduago ixteko baimena eman die Leioako Udalak tokiko ostalaritza establezimenduei. Taberna, kafetegi, erretegi, txoko eta gainontzeko elkarte gastronomikoek, bigarren taldearen barruan kokatuta daudenak, 02:00etara arte ireki ahal izango dute astelehenetik ostiralera, eta 03:00etara arte jaiegun, igande eta jai bezperatan. Bestalde, hirugarren taldekoak, hau da, pub edo diskotekak, 03:30era arte izango dira zabalik lanegunetan eta 04:30era ostirala, jaiegun eta jai bezperatan. Bitartean, Sopelan, Gabonetako ekitaldiak programatu ditu abenduaren 20 eta 21eko asteburuan, 27 eta 28koan, eta 2014ko urtarrilaren 3 eta 4koan Udalak. Horrenbestez, aipatu egunetan ordutegia gehienez bi orduz luzatzeko baimena eman du, udal dekretuaren bitartez, Saioa Villanueva Zarandona alkateak. Argazkian, parrandazalea gauaz gozatzen.