Solasaldiak, tailerrak eta antzezpenak dira Getxoko Udalak asteazken honetan, abenduak 18, aldarrikatuko den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako jardueretako batzuk. Besteak beste, gaur, asteartea, “No somos delito” izenburuko solasaldia izango da Villamonteko kultur aretoan, 19:00etan. Toki eta ordu berean, baina bihar, 2013an aurrera eramandako zurrumurruen kontrako ekimenari eta "Ez esan lorokeriarik!" lelopeko kanpainari buruzko ebaluazioa aurkeztuko dute. Ekitaldiari amaiera emateko "Bizilagunak-Aldameneko familia" esperientziari buruzko bideoa proiektatuko da. Ostegunean, 19an, arrazakeriaren kontrako hip-hop tailerra izango da, Chojin rap-eroaren eskutik Utopian zentroan. Domingo Edjang Moreno da Chojinen izena, bere hitzekin indarkeriaren eta arrazakeriaren kontrako baloreak zabaldu nahi dituen rap afro-espainiarraren musikaria. Azkenik, abenduaren 20an, Utopian zentroko 112 ikaslek hainbat antzezpen aurkeztuko dituzte, “Ez da zurrumurru bat, arraza bat, gizakien arraza” lelopean. Argazkian,
Utopian zentroko Arantxa Iurre eta Elena Coria zinegotzia joan zen asteazkeneko prentsaurrekoan / ©
Getxoko Udala.