TAOren lehenengo ordu laurdena dohainik izatea nahi du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 17a, 17:06

Trafikoa eta Aparkatzea arautzen duen Ordenantza (TAO) aldatzea proposatu du Getxoko PPk, ibilgailua uzteagatik igarotako lehenengo 15 minutuak dohainik izan ditzaten getxoztarrek. Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak mozioa aurkeztu du, abenduaren 26ko udal batzarrean eztabaidatua izan dadin. Neurri horrekin, "ibilgailuen errotazioa erraztu eta udalerriko merkataritza bultzatu" nahi du Alderdi Popularrak. Arruek aipatutakoaren arabera, "denbora laburrez aparkatu ohi dute autoa auzokide askok; minutu gutxitako gestioak egiteko baino ez". Bestalde, beste hainbat udalerrietan eta Bilbon, neurri hori "merkatari eta herritarrek oso ondo hartu" dutela adierazi du Getxoko PPkoak. Argazkian, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailea, prentsaurreko baten artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun