Urtarrilaren 10a baino lehen aurkeztu ahal izango dira 2014ko
Umore Azokarako proposamen artistikoak. Antolatzaileek adierazi dutenez, Leioako Kale Artisten Azoka, batik bat, kalea adierazpide eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten elkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat. Maiatzaren 15etik 18ra izango da Umore Azoka. Aurkeztutako lanek Estatuan estreinakoak edo 2013 eta 2014an zehar aurkeztu berriak izan behar dute, ezinbestean, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Batzorde Artistikoak behar beste denbora badu estreina horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko. Interesatuta dauden konpainiek 2014ko urtarrilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak. Argazkian, aurtengo Umore Azokako ikuskizunetariko bat / © Umore Azoka.