Torresoloko hirugarren promozioko BOEak zozketatuko dituzte ostiralean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 18a, 11:18

Ostiral honetan, , abenduak 20, izango da Jauregizar enpresak Leioako Torresolo inguruan eraikitzen ari den babes ofizialeko etxebizitzen hirugarren promozioko zozketa publikoa. Hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute Sakoneta kiroldegian. Zozketan parte hartuko dutenen izenen behin betiko zerrenda atxikitutako dokumentuan (pdf) dago ikusgai, baita udaletxeko iragarki taulan ere. Orotara, 108 etxebizitza banatuko dituzte, garaje eta trastelekuarekin, kooperatiba erregimenean. Argazkian, etxebizitzak egiteko lanak Torresolo inguruan / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun