Leioako bake epaile titular eta ordezkoa hautatzeko prozesua zabaldu dute, uztailaren 1eko Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoak eta ekainaren 7ko Bake Epaileen 3/1995 Erregelamenduak ezartzen dutenaren arabera, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hautagai izan daitezke ondoko ezaugarriak dituzten guztiek: espainiar nazionalitatea edukitzea; adin nagusikoa izatea; eskubide zibilen erabilera osoan aritzea eta epaile funtziorako ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez edukitzea; eta doluzko delituengatik prozesatu edo erruztatu edo kondenatuak ez izatea, absolbitzen ez badituzte edo artxibatze autorik diktatzen ez bada edo errehabilitazioa lortzen ez duten bitartean. Interesdunek hamar lan eguneko epea izango dute, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Udal Erregistro Nagusian instantziak aurkezteko, herritarrentzako arreta ordutegian, eta DNI fotokopia, curriculum vitae eta titulu akademikoen eta euskararen ezagutza egiaztatzen dutenen fotokopia konpultsatua. Argazkia: ©
Leioako Udala.