Ia 35 gaztek parte hartuko dute bihar, ostegunean, Domingo Edjang Moreno “
El Chojin” rap estiloko musikariak zuzendutako arrazakeriaren kontrako hip-hop tailerrean, Getxoko
Utopian sorkuntza gunean (Errotatxu industrialdea, 6). Ekitaldia, gaur, abenduak 18, aldarrikatzen den Pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna dela eta,
Getxoko Udalak, besteak beste, Utopian, SOS Arrazakeria eta Getxoko Etorkinak plataformaren laguntzarekin antolatutako
jardueren egitarauaren barruan kokatzen da. Bere hitzekin indarkeriaren eta arrazakeriaren kontrako baloreak zabaldu nahi dituen rap musikaria da El Chojin. Goizez, 10:00etatik 12:00etara gazteei hip-hop piezak zelan landu irakatsiko die eta, arratsaldean, 17:30etik 19:30era, publikoari erakutsiko dizkiete prestatutako lanak. Ostiralean, abenduak 20, Utopian sorkuntza gunean ere, bertoko 112 ikaslek hainbat antzezpen aurkeztuko dituzte, “Ez da zurrumurru bat, arraza bat, gizakien arraza” lelopean. Argazkian, El Chojin musikaria ikastaro bat ematen / © El Chojin.