BI-634 errepideko trafikoan eragina izango dute gaur eta bihar Sopelako pasabide berriko lanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 18a, 17:01

Sopelako Udalak jakinarazi duenez, oinezkoentzako pasabidea eraikitzen hasi zen BI-634 errepide gainean orain aste batzuk, errepide alboko gune biak lotzeko asmoz. Abenduaren 19an eta 20an, pasabidearen tamaina handiko zutabeak jarriko dira bertan, eta horrek eragina izango du errepideko kotxeen joan-etorrian. "Zutabeak oso handiak dira eta beharrezkoa izango da tamaina handiko kamioi baten erabilera; operazio konplexu honek, beraz, trafikoan eragina izango du", azaldu dute tokiko iturriek. Errepidea ez da moztuko, baina BI-634 errepideko biribilgunean norabide bakarra egongo da. Halaber, herri-lanek Loroño eta Bareño kaleetan ere eragina izango dute. Obrek auzokideei ahalik eta kalterik gutxien sortzea espero du Udalak. Argazkia: © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun