Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak itsasoan eta kostaldean alerta horia eman du ostegun honetarako, hilak 19, lau metrotik gorako olatuak izatea baitago aurreikusita. Segurtasun Sailak deitutako alertek eta alarmek kostaldeko lehen lerroari eragiten diote, eta itsasoan barrena lehen bi miliei ere bai. Itsasoan, bost metrotik gorako olatuak egongo dira. Izan ere, ohikoa da itsaso barrualdean kostaldean baino olatu handiagoak izatea. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenaren arabera, bihar, 2,5 eta 3 metro arteko olatuak izango dira; eta egunaren amaieran 4 metrokoak ere bai. Ostiralean, berriz, lasaitzen joango da, harik eta 3 eta 3,5 metro bitartera jaitsi arte. Euskalmeten iritziz, hondoko itsasoa izango da batez ere, eta olatu batetik bestera bitarteko denbora-tartea, berriz, 15-16 segundokoa. Argazkian, hainbat lagun itsasontzia lotzen artxiboko irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!