Gabonetako giroan, musikarekin eta argiztapen bereziarekin, "
GetxOpariak" aurkeztu ziren atzo arratsaldean Areetan. Pertsonaia hauek 18:30ean agertu ziren Paulino Mendibil eta Andres Larrazabal kaleen arteko elkargunean, opari-kutxa handi batekin, euren inguruan jende asko bilduz. Imanol Landa alkateak, GetxOpariek, musikak eta eraikinetan udalerriko establezimenduen kopurua kategoriaz sailkatuta (moda, jostailuak, bitxi-dendak …) proiektatzen zuen argiztapenak lagunduta, kutxa zabaldu zuen. Kutxatik bertatik 20 puxika baino gehiago irten ziren eta GetxOpariek bertan zeuden umeen artean banatu zituzten. Gabon-iratxoek, udalerriko enpresen irudi bateratua sortze aldera bultzatutako GetxOn kanpainaren barruan, herriko dendetako bezero leialei opariak egitea helburu dutenak, piruletak ere banatu zituzten. Ondoren, alkateak eta Josu Loroño Komunikazio zinegotziak, GetxOpariak atzetik zituztela, haur-jantzien denda batean lehenengo esker oneko oparia eman zuten (Getxolandiarako sarrerak eta antzerkirako bi sarrera), Gabonetan Areetako, Itzubaltzeta / Romoko eta Algortako merkataritza-guneetan iratxoek banatuko dituztenen artean. Musikak arratsalde osoan alaitu zuen gunea. Argazkia: ©
Getxoko Udala.