“Bakoitzak berea, denok batera. Etxeko lanen eta zaintzaren benetako banaketa. Bidezkoa eta beharrezkoa” da
Getxoko Udalak indarrean jarri duen erantzukin partekatua kanpaina berriaren leloa. Helburua gizon eta emakumeen artean etxeko lanaren eta zaintzaren banaketaren beharraz sentsibilizatzea da, gizonen arteko harremanen eredu berria lortze aldera, pertsona guztiok asmo pertsonal eta profesionalak asetzeko denbora eduki ahal izateko, emakume zein gizon izanda. “Hori lortzeko urratsak ematen segitu beharko ditugu, horien artean denbora tarteak berrantolatzeko; 'zaintzaren etikari' garrantzi handiago emateko; familia mota desberdinak daudela kontuan hartzeko, eta etxeetan bizikidetzaren aldeko akordioak adosteko”, adierazi du Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotzi arduradunak. Kanpainan, Udalak 500 txartel ipiniko ditu udalerriko egoitzetan eta establezimenduetan eta 1.500 postal banatuko ditu zentro publikotan, ikastetxetan eta udal egoitzetan, aipatutako leloarekin. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia, artxiboko irudian.