Romo Kultur Etxean hasiak dira jada eraikineko egitura altxatzeko lanak, "Getxoko toki soziokultural berriaren eraikuntzan une garrantzitsua delarik", udal arduradunek diotenez. Eraikina kokatuko den zuloaren zoru eta hormetan zimenduak jartzeko lanak joandako ostiralean, hilak 13, bukatu ziren, eta horregatik eraikineko zutabeak eraikitzen hasi dira. Ekipamendu berria, gogoratuko denez, sotoaz gainera beste 5 solairutan banatuko da. Eraikina amaitutakoan, bertan lekutuko dituzte Nagusien Etxea, Udal Euskaltegia, Gaztelekua eta Getxoko liburutegi handiena, besteak beste. Gogoratu, halaber, Gobernu Batzordeak proiektuaren II. fasea esleitzeko prozedura irekitzea onartu zuela duela gutxi. Fase horretan sartuta daude fatxada, estalkiak, trenkada-multzoa eta era guztietako instalazioak (elektrizitatea, iturgintza, elektronikak, eta abar) eraikitzeko lanak. 5,5 milioi euro inguruko aurrekontua (BEZ barne) dute eta beharrak amaitzeko epea 17 hilabetekoa da. II. faseko lanak datorren maiatza aldera hasiko direla uste da. Argazkia: ©
Getxoko Udala.