Uribe Kosta eta Erandion barrena ibiliko da hilaren 22tik 24ra Olentzero

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 20a, 17:23

Hamabi hilabete luze itxaroten egon ostean, gau berezia izango da asteartekoa (abenduak 24) Euskal Herriko haur guztientzat; baita hain txiki ez direnentzat ere. Bapo afaldu eta gero, lozorroan sartu eta, eguna argitzean, orduan hasiko dira arineketak eta komeriak. Hala ere, afaldu aurretik, abestu eta jolasteko aukerarik ez zaie faltako txikienei. Izan ere, bazter guztiak irribarrez eta algaraz gainezka izango dira, Olentzeroren bisitarekin. Uribe Kosta eta Erandion, besteak beste, Neguri-Gobelara egingo du igandean lehenengo bisita ikazkinak; eta astelehenean Barrikan, Erandio Landan, Itzubaltzeta / Romon... izango dugu. Azken herri horretan haurren gutunak jasotzen. Tartean, euskal errepresaliatu politikoen eskubideen aldeko urtarrilaren 11ko manifestaziora joateko deia zabalduko du Sopelan, 19:00etan Udaletxeko plazan. Gauza bera egingo du Olentzerok asteartean Leioan, 17:00etan Plaza Gorrian. Hain zuzen ere, Eguberri egunera arte itxaron beharko dute neska-mutilek euren opariak zabaltzeko. Bitartean, aipatu egunean, toki horietara guztietara bueltatzeaz gain, falta zaizkion eskualdeko herriak bisitatuko ditu Olentzerok. Argazkian, Olentzero eta Mari Domingi Algortan barrena. / © Getxoko Udala.

Abenduak 22, igandea:

Neguri-Gobela

Txatxalin Gobelako gurasoen elkarteak eta Neguriko Gobela taldeak antolatuta:
11:15 Udal Egoitzako kaperan kantatuko dute. Irteera Egarri kafetegitik.
17:00 Umeentzako txokolate-jana goxo-goxoa, Jolastoki jatetxean.
18:00 Olentzero kalejiran aterako da. Irteera, Jolastoki jatetxetik, musikak lagunduta. Bidean geldialdiak egingo dituzte Gabonetako kantak abesteko eta umeen gutunak jasotzeko.
18:15 San Esteban egoitzan nagusiei abestuko diete, txistulariekin, trikitilariekin, pandero-joleekin, gozokiak banatuko dituzte...
19:00 Gernika parkean Olentzerori ongi etorria, abestiak, musika (txistulariak, trikitilariak, panderoak, gaztainak eta txokolate goxoa denontzat).
21:30 Olentzerok kalejirarekin jarraituko du, Aiboa institutu zaharrean eta Egarri tabernaren parean amaitzeko.


Abenduak 23, igandea:

Algorta

Horra Horra Algortako Olentzero batzordeak antolatuta:
18:00 Umeentzako jolasak eta puzgarriak, Telletxe plazan.
19:00 Saioa bertsolari gaztetxoen eskutik, Telletxe plazan.
20:00 Taberna Ibiltaria taldearen eskutik, kalejira musikatua tabernaz taberna.

Areeta

Berantzagi dantza taldeak antolatuta:
18:30 Umeentzako Antzerkia TTR Teatro taldearen eskutik, Eskoletako plazan.

Barrika

16:30 Olentzero eta Mari Domingi, Ander Deuna kultur aretoan, Goierrin. Makillaje tailerra.
17:30 Kalejira, Milagros aparkalekutik abiatuta: antzerki animazioa, euskal dantzak, trikitixa doinuak... Ibilbidea: Iparralde, hondartza / Golfo Norte, Garramune, frontoia eta eliza.
19:30 Olentzerori harrera, elizan. Gabonetako antzerkia, txokolatea eta gaztaina erreak ere izango dira. Barrikako Udal Kultur Guneak "kaseroz" jantzita joatera animatu ditu herritarrak.

Erandio Landa

Goialde dantza taldeak antolatuta:
18:30 Kalejira Olentzero eta Mari Domingirekin. Auzotik kantatzera irtengo dira.

Getxo

Itxas Argia dantza taldeak antolatuta:
19:30 Jaia Malakate parkean: txistorra jana, burduntzia, txistulariak, trikitilariak, fanfarrea... eta giro itzela.

Itzubaltzeta / Romo

Zasi Eskola dantza taldea, Ziztu Bizian eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatuta:
18:00 Olentzerok umeen gutunak jasoko ditu San Jose elizako arkupeetan.

Sopela

Sopelako Tantaz Tanta ekimenak antolatuta:
19:00 Udaletxean.


Abenduak 24, asteartea:

Algorta

Horra Horra Algortako Olentzero batzordeak antolatuta:
12:00-14:00 Zabala eskoletan, puzgarriak, hanka-paluak, haurrentzako jolasak, Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia. Fruitu lehorrak banatuko dira.
17:00 Kalejira Benantziotik hasita.
18:00 Villamonten, Olentzero biziduna, musikariak, fanfarrea, txokolatea...
19:30 Telletxen, txalaparta, bertsolariak, abesbatza, Olentzeroren ipuinaren kontaketa, aurreskua...
20:00 Olentzero erretzea.

Altzaga

Uztargi dantza taldeak antolatuta:
17:30 Kalejira Bekoa ikastetxetik azoka zaharrera.

Areeta

Berantzagi dantza taldeak antolatuta:
11:00 Irudi eta erakusketaren zabaltzea: Olentzeroren irudia, egur-ikatzaren irudia, bendejerak, bertoko abeltzaintza, zilargintza, gaztaina-saltzailearen irudia, eta abar. Perretxiko, fosil eta mineralen erakusketa, emuak, txori bitxiak... Haurrentzako pintura tailerra, haria egiteko tailerra, altzari-lanketa, otarregintza, uztarriak lantzea, euskal pilota, eta abar.
11:00 Erromeria txistulariek, trikitilariek, albokariek, txalapartariek eta dultzaineroek alaituta.
11:45 Juan Manuel Etxebarria: "Gabonetako euskal ohitura eta ipuinak".
12:15 Berantzagi dantza taldearen emanaldia.
13:00 Saioa Algortako Bertsolari Eskolakoen (ALBE) eskutik.
14:00 Gabonetako otarraren zozketa.
18:30 Berantzagi dantza taldearen emanaldia eta Olentzeroren kalejira.

Astrabudua

Trabudu dantzari taldeak antolatuta:
18:00 Olentzeroren kalejira, Ignacio Aldekoa ikastetxetik Jose Andres Mendiguren plazara, Erandioko Udala, Iparraize Txistulari Taldea, Atxazpe, Mendi Taldea, Athletic Goitiko Taldearen laguntzarekin.

Berango

18:30 Olentzeroren kalejira, Berangoeta kultur etxetik frontoiraino; eta bertan harrera.

Getxo

Itxas Argia dantza taldeak antolatuta:
17:00 Olentzeroren kalejira Andra Mari kiroldegitik hasita.
19:15 Malakaten sua eta txokolate jana. Musikariek eta dantzariek alaituko dute ibilbidea. Txikien artean gozokiak banatuko dira.

Gorliz

18:00 Kalejira Olentzero eta Mari Domingirekin, Ibarretatik pilotalekuraino.

Itzubaltzeta / Romo

Zasi Eskola dantza taldea, Ziztu Bizian eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak antolatuta:
17:30 Olentzeroren kalejira Itzubaltzetako kaleetan zehar: dantzak, Gabonetako abestiak, gozoki-banaketa...
19:30 Dantza-erakustaldia eta Olentzero erretzea.
19:45 Txokolate jana eta jaiaren amaiera.

Lamiako-Txopoeta

Txikiak Txiki dantza taldeak antolatuta:
17:30 Kalejira metro geltokitik.

Leioa

Leioako Tantaz Tanta ekimenak antolatuta:
17:00 Olentzero eta Mari Domingi, Plaza Gorrian.

Leioako Udalak, tokiko kultur elkarteen laguntzaz:
17:00 Olentzeroren kalejira, Elexalde errotatik Kultur Leioara.
18:30 Harrera.

San Bartolome (Leioa)

Auzotarrok kultura elkarteak antolatuta:
18:00 Olentzero kulturgunean.

Sopela

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Larrabasterrako Urgitxieta plazatik Sopelako udaletxeraino. Bidean, bikotea gurdian abiatuko da, joaldunek lagunduta.

Plazan bertan herriko dantza-taldeko txikienek dantza-erakustaldia egingo dute, eta ondoren haurrek aukera izango dute Mari Domingi eta Olentzerorengana hurbildu eta eskakizunak egiteko. Horrez gainera, Sopelan ohitura den enbor zatiari su emango diote. Izan ere, usadio bihurtu da gurean urtero gabon gauean enbor-zatiak banatu, eta horiek etxean gordeta izatea hurrengo urtean erretzeko.

Txorierri (Leioa)

Bifor Jai Batzordeak antolatuta:
18:00 Kalejira.
19:00 Harrera.

Urduliz

18:00 Olentzero herrian barrena arituko da, ibilaldia herriko kaleetatik zehar eginez udaletxeko plazan bukatzeko. Bidean doala musikak girotuko du udaletxe aurreko plazara heldu arte. Bertan, Olentzerok gutunak hartu eta opari banaketa egingo du umeen artean. Udaletxearen aurrean pantaila handi bat jarriko da bertaratzen den jendeak Olentzerok Urduliz barruan betetzen duen ibilbide osoa jarraitu dezan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun