Era berean, Getxoko Udalak sor daitezkeen beharrei erantzuteko zenbait azpiegitura eta zerbitzu edukiko ditu prest (apurtu eta jausitako zuhaitzak kentzeko ibilgailu eta beharginak, garbiketarako kamioiak... Udaltzaingoa eta Babes Zibilaren jardunekin batera).
Gomendioak
1. Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (Gabonetako apaingarriak, loreontziak, arropa esekitokietatik eta abar).
2. Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
3. Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
4. Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.
5. Errepidetik autoz joatea ekiditen saiatu behar da. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
6. Zuhaitzetatik, hormatatik edo teilatuetako erlaitzetatik urrun ibiltzen saiatzea eta lanetan dauden edo egoera txarrean dauden eraikuntzetatik urrun ibiltzea.
7. Ez hurbildu haize zakarrengatik olatuek eta marea biziek eragina eduki ditzaketen tokietara. Ez erabili itsasontziak eta loturak begiratu. Ez praktikatu itsas kirolik.
Oro har, inora joatekotan, eguraldiaren iragarpena aintzat hartzeko eskatzen da, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta arreta berezia jartzeko autoa hartu behar izanez gero.
Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).
Iragarpenen gaurkotzeak eta iragarpenak Euskalmeten (http://www.euskalmet.net) bitartez segitzea gomendatzen eta kasu hauetan, bereziki Twitter(@Euskalmet)en bidez.