Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak hurrengo orduetarako eman dituen eguraldiaren aurreikuspen kaltegarriak ikusita (haize bolada bortitzak edota urakan haizeak), Udalak hurrengoa gomendatu dizue leioaztarroi. Batetik, leihoetan dauden objektuak (loreontziak, esekitokiak...) kendu edo segurtatzeko eskatu die herritarrei, bando baten bitartez, Mari Carmen Urbieta Gonzalez alkateak; baita pertsianak itxi eta jaistea ere, herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita. Bestalde, balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak kentzea gomendatu dute tokiko agintariek. Autoei dagokienez, posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatzea galdegin dute, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten. Azkenik, lekualdatzerik egiterakoan jausi daitezkeen objektuekin kontuz izatea aholkatu dute. Argazkian, 2009ko urtarrilaren 24ko haizetean, Itzubaltzetan eroritako zuhaitz-adarrak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!