Gutun bidalketa berria abiatu dute Sevilla II-ko presoen senideek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 23a, 20:09

Hilabete bat borrokaldian eman ostean, azaroaren 28an utzi zuten beraien oinarrizko eskubideen aldeko gose greba zein itxialdia Sevilla II espetxeko euskal preso politikoek. Bertan da Urtzi Paul Larrea getxoztarra. Kartzela barrutik zein kanpotik, baina, argi utzi dute, protestaldia bertan behera utzi arren, bertoko gatibuen "muturreko bizi-baldintzak bere horretan" dirautela. Horren adierazle, Moron de la Frontera espetxeko zuzendariari bidaltzeko, presoen senideek prestatutako gutun berria. Andaluzia aldean ere, "zuzendaritzak zein patxadan dabiltzan funtzionario batzuk inposatutako eskubideen urraketa" salatu dute Kordobako euskal preso politikoek. Naiz.info agerkari digitalak zabaldutako gutunean azaldu bezala, "indartsuenaren legea inposatzen" dabiltza, isolamendu moduluan. Aipatu kartzela horretan dira Jabier Gallaga Ruiz algortarra eta Sergio Polo Escobes sopeloztarra. Argazkian, Sevilla IIko presoen aldeko mobilizazioetako bat Algortan.

Sevilla II espetxeko zuzendariari gutuna (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun