Gizon bat atxilotu dute Algortan bikotekidea kolpatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 24a, 11:26

Astelehen goizaldeko ordu batak laurden gutxi aldera, herritar batek Algortako Bolue kaleko etxebizitza batean eraso bat jasotzen ari zela jakinarazi zion Ertzaintzari. Poliziak esandako etxebizitzara heltzean, aurpegian hainbat kolpe zituen emakume bat aurkitu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Hori dela eta, osasun langileak bertaratzea eskatu zuten. Emakumeak ertzainei jakinarazitakoaren arabera, bere bikotekideak eraso egin zion, eta, ostean, etxetik alde egin zuen. Jarraian, anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen emakumea medikuek arta zezaten. Ustezko erasotzailea, 40 urteko gizonezko bat, Algortako bere etxean lokalizatu eta atxilotu zuen Ertzaintzak. Argazkian, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kontzentrazio bat eskualdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun