"Getxoko Sirenoa" elkarrizketatu du "La Gallina Vasca" aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 26a, 13:29

Umorea lantzen duen "La Gallina Vasca" hamabostekariko kideek Argentinako Rio de la Platatik ekarritako argazki erraldoiari "elkarrizketa" egin diote, 104. zenbakian. Algortako Portu Zaharrean zegoen "Getxoko Sirenoa" desagertu zen abenduaren 8an. Bi egun beranduago, bahitzaileek agerraldia egin zuten, bideo-parodia baten bidez, bahisaria eskatu eta HAPOren berrikuspenaren gaineko eztabaida zabaltzeko. Erreskateari dagokionez, 15 eguneko epea eman zioten Imanol Landa alkateari eta Getxo Udalari bi eskaeretariko bat betetzeko, aukeran: batetik, "udalerrian erabili gabeko "nabe-industrialak eta etxe hutsak egon bitartean, etxebizitza, nabe-industrial zein errepide berririk ez eraikitzeko konpromisoa publikoki hartzea". Ala, bestetik, "Algortako Telletxe eta Areetako Xake plazetan, zuhaitz autoktonoen kimuen mila ale herritarren artean zabaltzea". Atzo bete zen epea. "Bahitzaileek", baina, bideo parodia berria kaleratu zuten herenegun, Getxoko Udalak eta Imanol Landa alkateak Algortako Portu Zaharreko Sirenoa askatzeko "jarritako baldintzetako bat ere ez bete arren", arte lana "atzera bueltan izango" dela jakinaraziz. Argazkian, lehenengo bideotik ateratako irudia / © Non dago Sirenoa?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun