Motor-gidari bat hil da Urdulizen, istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 25a, 19:53

Gizonezko bat hil egin da gaur eguerdian Urdulizen, gidatzen ari zen motorrarekin istripua izan ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Ezbeharra 13:00ak baino apurtxo bat lehenago gertatu da BI-2704 errepidean, Plentziara bidean, gasolindegiaren parean. Oraindik ez dakite zerk eragin duen motor-gidariak zergatik galdu duen ibilgailuaren kontrola eta errepidetik irten den. Istripua izan den tokira anbulantzia bat bertaratu da. Hala ere, gizonezkoa istripuan bertan hil dela adierazi dute osasun-zerbitzuek. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun