Bertso-jira egingo dute bihar Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 26a, 12:19

"Oparirik onena... euskara!" leloa berea eginez, urtea amaitu aurretik eta aspaldiko ohiturari jarraituz, aurten ere bertso-jira ederra prestatu du Berbots Erandion Euskaraz elkarteak. Ostiral honetan (abenduak 27) izango da, 20:30ean Altzagako La Plaza tabernatik abiatuta. Oxabi erromeria taldearen trikitilariek lagunduko dituzte bertsozaleak taberna batetik bestera arteko bidea eginez, Xixili, Gure Lur, Heavy eta Hegoalde bisitatuz. Berbotseko kideek azken orduko aldaketa baten berri ere eman dute: Arkaitz Estiballesen osasun arazoak direla eta, bere ordez Aitor Mendiluzek abestuko du. Beraz, andoaindarra izango du lagun Alaia Martin oiartzuarrak. Argazkian, Sustrai Colina eta Euskal Herriko egungo txapeldun Amets Arzallus 2008ko bertso-jiran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun