Mutiletan, multzo bakarra izango da, lau taldek osatutakoa, bi kataluniarrak eta bi euskaldunak: AEC Vallbona eta FC Barcelona, batetik, eta Madre de Dios (Bilbo) eta Getxo, bestetik. Ligaxkatxoa jokatuko dute euren artean eta lehen bi sailkatuek jokatuko dute finala.
Boleibol Txapelketa hau, nazioarteko maila izan zuen aurreko edizio batzuetan, ez da boleibola soilik, beste zerbait gehiago baizik, bere sustatzaileen esanetan. “Zerbait gehiago da, alegia, elkartrukea, elkartasuna eta herrialde desberdinetako ohitura eta usadioak ezagutzeko aukera paregabea”, aipatu zuen Alvaro González zinegotziak. Izan ere, eta esaterako, Sant Cugateko 32 jokalari jokalari getxotarren etxeetan igaroko dituzte txapelketako hiru egunak.
Alberto Olaldek, bere aldetik, nabarmendu zuen txapelketa “denborarekin, mailaz eta parte-hartzaile kopuruaz gora egiten ari dela. Duela sei urte hasi ginen lau talderekin eta egun 18ra iritsi gara”. Parte hartuko duten talde guztietako jokalariek ere, 250 lagun guztira, bi afari egingo dituzte elkarrekin. Eta larunbateko afari ostean agurtzeko jaia eta ekitaldiaz gozatuko dute.