Onartutako 109.000 euroko azken diru-partidarekin, 2013an, guztira, 757.113 euro banatu ditu
Getxoko Udalak gizarte-larrialdiko diru-laguntzetan. Orotara, 604 eskaerari erantzun die horrela. Aldizkakoak ez diren laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren konturako prestazioak dira, eta tokiko Gizarte Zerbitzuak arduratzen dira tramitatzeaz eta ordainketak bideratzeaz gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitze edo saiheste aldera. Gauzak horrela, 2013an Jaurlaritzak 560.402 euro eman ditu diru-laguntza horietarako eta Udalak gainontzekoa diru-laguntzen eskariei erantzuna eman ahal izateko. 313.086 euro mantentze gastuetarako izan dira; 244.482 euro alokairu eta ostatu gastuetarako eta 149.484 euro lehen mailako beharretarako. Diru-zenbateko txikiagoak zuzendu dira altzairutarako edo konponketetarako, besteak beste. Emandako diru-zenbatekoaren %46,38 Algortan banatu da; %38,35 Itzubaltzeta / Romon, eta %15,25 Getxon. Argazkian, Elena Coria zinegotzia eta Imanol Landa alkatea Getxoko Urduña kaleko 16 zenbakian dagoen Gizarte Zerbitzuen bulegoan / © Getxoko Udala.