Areetako Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteak eta Portugaleteko San Nikolas klubak lankidetza hitzarmena sinatu dute, bi elkarteetako arraunlariak trebatzea duelarik helburu nagusi. Javier Gonzálezek eta Jon Imanol Garamendik, Portugalete eta Raspaseko presidenteek, hurrenez hurren, igandean (abenduak 22) sinatu zuten lankidetza hitzarmena, Jarrilleraren egoitzan egindako ekitaldian. Akordioak lau urteko iraupena izango du, 2017ko amaierara artekoa izango da. Eta, horren arabera, Raspas Portugaletekoaren talde hitzartua izango da. Hitzarmena beste lau urtez luza daiteke, bi elkarteek batera halaxe adosten badute. Bertan jasotzen da, besteak beste, Portugaleteko arduradun teknikoek bi elkarteetako senior taldeak ikuskatuko dituztela, hain zuzen ere, bi traineruak osatuko dituzten arraunlariak. Bi elkarteetako arduradun teknikoek ere izango dira denboraldia finkatuko dutenak, entrenamenduen programak eta horien jarraipena planifikatuz. Argazkian, Jon Imanol Garamendik eta Javier Gonzálezek, Raspas eta Portugaleteko presidenteek, hurrenez hurren, igandean sinatu zuten lankidetza hitzarmena, Jarrilleraren egoitzan egindako ekitaldian / © Raspas Arraun Elkartea.