Euskal Herrian oinarri-oinarrizko eskubide sozial eta laboralak urratzen ari dira. Europako Gutun Sozialak ezarritako irizpideen arabera, lanbide arteko gutxieneko soldata gure herrian 1233 eurokoa izan beharko litzateke, Madrilgo Gobernuak ezarritako 645,30 eurotatik urrun, beraz.
LABek neurri zorrotzak eskatzen ditu pobreziari aurre egiteko. Soldata jaitsieraren bidetik eta prestazioak izoztuz edota jaitsiz ez goaz inora. Lana eta ondasuna banatzeko neurriak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Gutxieneko soldata progresibo propio bat ezarri behar dugu, eta ez hori bakarrik, gure herriak bere soldata eta aberastasun errealitatearen araberako pobrezia muga propioa ere behar du izan. Euskal Herriak ezin du onartu, eta gutxiago aurrera egin, gizarte sektore batzuk, herritargoaren zati bat, gaztedia, langabetuak, pentsiodunak... Pobrezia eta benefizentzia egoeran betikotuz.
LAB sindikatua