2013ko abenduko komunikatua
Garaitezinak hintxen kolektiboak Euskal Selekzioaren eta bere hintxen paperaren inguruan izandako hilabeteetako antolakuntza eta eztabaidaren ondoren, hurrengo puntu hauek helarazi nahi ditu:
• Aho batez kritikatzen dugu Euskal Selekzioak ofizialtasunaren bidean daukan geldialdia. Urtero Gabonetan jokatzen den partidua gure helburura bidean pausu bat da, baina ez da bilakatu behar gure azken helburu.
• Selekzioaren partiduak Euskal Herriko lurralde guztietan izatea eskatzen dugu. Gaur egunean zentralizazio antzeko zerbait gertatzen da eta partidu guztiak San Mamesen jokatzen dira, bertan dirua lortzea bihurtzen da helburua, baina ez da guztiona den Euskal Selekzioaren proiektua sozializatzen.
• Publikoki eskatzen dugu pirotekniarik ez erabiltzea: ez zelaian ezta partiduaren aurretik egiten den manifestazio nazionalean ere. Erabaki zaila da, baina ongi pentsatua, eta horrekin argi erakusten dugu proiektu honetan dugun konpromisoa. Gainera, honen bitartez argi erakutsiko dugu gure selekzioa ofiziala ez izatea ez dela piroteknia eta iskanbila puntualen erruz, instituzioek duten konpromiso eta espainiar eta frantziar estatuen errepresio politikoaren erruz baizik.
• Zaletuei iradokitzen diegu Euskal Selekzioaren arropa eramatea, eta ez bakoitzak bere klubarena. Egun hori Euskal Selekzioaren batasun eguna izan behar delako eta gure gizartearen indarra non dagoen erakutsi behar dugulako.
• Zaletuek egun horretan jai-girotik at parte hartu dezaten nahi dugu, aldarrikapena eta gizartearen indarra baliatuz ofizialtasuna lortzeko instrumentu gisa.
• Gure poza adierazi nahi dugu espainiar selekzioak 2020an San Mamesen jokatuko duelako, bisitari gisa eta Euskal Selekzioaren aurka jokatzen (gure selekzioak jada ofizialtasuna lortu ostean).
Ofizialtasuna nahi dugu.
Garaitezinak