Atzo, larunbatean, Beasaini 2 eta 0 irabaztearekin batera, futbol ligaren Hirugarren Mailako 4. Taldeko nagusitasuna berretsi zuen
Leioak. David Movillaren mutilek 43 puntu batu dituzte lehenengo bueltako 19 partidetan, Sarrienan partida bat ere ez dutela galdu. Kanpoan ere, taldeko bigarrenak, Portugaletek, eta Balmasedak baino ez dituzte garaitu urdingorriak. Taulan, Portugalete (40 puntu),
Arenas (38) eta Gernika (37) taldeek laguntzen dute behin-behinean Leioa igoerarako play-off postuetan, Uribe Kostako bi taldeek bizi duten une onaren erakusle. Atzoko partidan, Barrasak eta Yartuk gol bana sartu zuten, baina begi gehienek Guillermo Ruiz izan zuten jomuga, harrobiko gaztea lehenengo taldean estreinatu baitzen. Bere aldetik, Arenasek 4 eta 1 irabazi zion Oiartzuni Gobelan jokatutako partidan. Arenasen aldetik, Infante, Lafita, Jaime eta Aranbarrik sartu zituzten golak, azkena penaltiz. Oiartzunen gol bakarra Fernandezen lana izan zen. Argazkian, Guillermo Ruiz Aitor Cordobarekin / © Javier Landeta - Leioa kirol elkartea.