Torresolon eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzen hirugarren promozioaren zozketari dagokion
behin-betiko zerrenda (pdf) argitaratu du jada
Leioako Udalak. Abenduaren 20an Sakoneta kiroldegian egindako zozketaren emaitzak dira. Aipatu hirugarren promozioan, orotara, 108 etxebizitza banatuko dituzte, garaje eta trastelekuarekin, kooperatiba erregimenean. Hain zuzen ere, zozketa egin aurretik, "berriro ere, kooperatiba pribatu batek jabegoan BOEak eraikitzeko, Udalaren lurzoru publikoa saltzea" egotzi zien
Leioako EH Bilduk EAJ eta Ezker Batuari. "Hala ere, gutxik dakite zozketan irabazle izan diren leioaztarrek 3 milioi euro ordaindu beharko dizkiotela Udalari, lurzoru publiko hori erosteko", azaldu du
"Hurbildu" aldizkariaren ale berrian koalizio soberanistak. Argazkian, etxebizitzak egiteko lanak Torresolo inguruan / © Leioako Udala.