Leioako Udalak ere ordu bat beranduago ixteko baimena eman die ostalaritza establezimenduei, urtarrilaren 6ra arte. Taberna, kafetegi, erretegi, txoko eta gainontzeko elkarte gastronomikoek, bigarren taldearen barruan kokatuta daudenak, 02:00etara arte ireki ahal izango dute astelehenetik ostiralera, eta 03:00etara arte jaiegun, igande eta jai bezperatan. Bestalde, hirugarren taldekoak, hau da, pub edo diskotekak, 03:30era arte izango dira zabalik lanegunetan eta 04:30era ostirala, jaiegun eta jai bezperatan.
Bitartean, Sopelan, urtarrilaren 3 eta 4ko asteburuan ere Gabonetako ekitaldiak programatu ditu Udalak. Horrenbestez, aipatu egunetan ordutegia gehienez bi orduz luzatzeko baimena eman du, udal dekretuaren bitartez, Saioa Villanueva Zarandona alkateak.