Umorea izango da, beste behin, Gabon Zaharreko programazioaren ardatz nagusia Euskal Telebistako bi kateetan. Barne produkzioko saio bana landuko dira Miramongo ekoizpen gunean. Javier Garcia de Vicuña zuzendari dela, "Euskadi Movie" esketx saioa prestatuko dute Iker Galarza, Andoni Agirregomezkorta, Asier Hormaza, Itziar Atienza, Miriam Cabeza, Maribel Salas, Javier Anton eta Humberto Gutierrez aktoreek 2014. urtearen atariraino. ETB1en, berriz, "Kontrako Eztarria" saioko lagunek prestatuko dute "To Mahatsak!" jai handia. Bertan, ETBko aurkezle eta aktore ezagunenak izango dituzte gonbidatu.
Hitzarmena
Getxoko eta Portugaleteko udalek, El Transbordador de Vizcaya SL enpresak eta ETBk lankidetza-hitzarmena sinatu zuten jarduera hori aurrera eramateko. Saioaren grabazioa abenduaren 12an egin zuten. Lankidetza-hitzarmen horren arabera, ETBk Bizkaiko Zubiaren, eta Getxo eta Portugaleteko udalerrien kolaborazioaren berri emango du saioan zehar eta bi udalerriei buruz eta dituzten baliabide eta eskaintza turistikoari buruz ere aipamen bereziak egingo ditu.