Mallorcako Diadan izan da Jon Iñarritu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 30a, 20:04

Jon Iñarritu Aralar alderdiko kide eta Amaiurreko diputatu areetarrak Mallorcako Diadaren ekitaldietan parte hartu du gaur. Aralarrek zabaldu duenez, Iñarritu Esquerra Republicana de Catalunyak (ERC) antolatutako ekimenetan izan da. Besteak beste, Euskal Herriko egoeraz eta burujabetzaz hitzaldia eman du Amaiaurreko diputatuak, Joan Tarda ERCko diputatua eta Joan Llado Mallorcako Esquerraren presidentearekin batera, Inca udalerrian egindako herri bazkarian. Ostean, Herrialde Katalanen aldeko manifestazioa izan da Palman. Argazkian, Jon Iñarritu, Incako ekitaldian / © Aralar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun