
Bahitu aurretik Algortako Portu Zaharrean urteetan izan den Rio de la Platako Sirenoaren kopia bat agertu zen pasa den larunbatean, abenduak 28, Mutrikun. "Noticias de Gipuzkoa" egunkariaren agerkari digitalak
atzo kaleratu zuen albistea eta, beraz, ez dirudi Inuzenteen Eguneko ohiko txantxa bat. Irudia, Algortan jarritakoa baino dezente txikiagoa, Mutrikuko portuko kofradia zaharreko kaian zintzilikatuta aurkitu zuten. Oraingoz, inork ez du Gipuzkoako ekintzaren egiletza aldarrikatu, baina mutriakuarrek Sireno txikia dagoeneko batailatu ei dute, bere tamainari kasu eginez: "Modesto". "Noticias de Gipuzkoa" egunkariak auzokideei galdetu eta hainbat hipotesi jarri ditu mahai gainean, sirenotxoaren agerpena arrazoitzeko. Besteak beste, portuan bainu eskubidea bermatzeko aldarrikapena, kaian hesi barik dagoen zonaldearen salaketa edota arrantza politika aldatzeko eskaera legez aurkeztu dute. Argazkian, Mutrikuko sirenotxoaren albistea "Noticias de Gipuzkoa"-ren webgunean / © "Noticias de Gipuzkoa".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!