Teresa Gutierrez erandioztarrak irabazi du Areeta-Bilbo lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 31a, 19:37

Teresa Gutierrez erandioztarra nagusitu zen pasa den igandean jokatu zen Areeta-Bilbo lasterketan. Gutierrezek garaipen estua erdietsi zuen, podiumeko kideei minutu eskas atera baitzien. Halere, erandioztarrak pozik egoteko arrazoiak ditu, urte batean dezente hobetu baitu bere emaitza. Izan ere, iaz hamabosgarren baino ez zen sailkatu probak dituen 11.900 metroak egin eta Areeta, Leioa, Erandio, Deustu eta Bilbo zeharkatu ondoren. Gizonezkoen kategorian, aldiz, garaipena Alemaniara joan zen, Steffen Justus triatleta profesionalak aise irabazi baitzuen Bizkaiko Zubia eta Bilboko udaletxearen arteko zirkuitua. 1930ean sorburua duen lasterketaren XIX. edizioan, ehunka lagun aritu ziren. Argazkian, irteera gunea / cc-by-nc-sa Mikel Agirregabiria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun