Gabon Zaharreko suziriek kalteak eragin dituzte Gobela futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 2a, 14:30

Itzubaltzeta / Romoko Gobela udal zelaiko soropilean kalteak gertatu ziren joandako Gabon Zahar gauean, urte berriari ongietorria egiteko jaurtikitako suziriengatik, Getxoko Udalak jakitera eman duenez. Tokiko iturriek gaineratutakoaren arabera, joko-eremuko hainbat gunetan izan dira kalteak piroteknia-elementuen talkagatik, eta hori dela eta, Getxo Kirolak udal erakundeak berehala hasiko ditu arazoa konpontzeko lanak. Hala eta guztiz ere, kalteek ez dute galaraziko Arenas Club eta Romo taldeek datorren asteburuan jokatu behar dituzten partiduak jokatzea. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Alvaro Gonzalez Kirol zinegotzia, prentsaurreko batean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun